XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELIZATXOKO HORMA BATEKO MARGOA.

Jaunaren etxea Gilermo, Peru, Arnaldo, Hugo edo Nikolas izango dute izena.

Proventza, Saboia edo Auverniatik etorriak dira eta aldi batean Krac-eko jaun izango dira.

Ostatalariak gutxi gora-behera ehun eta hogeitamar urtetan egon ziren gazteluan.

Denboraldi horretan izan ziren jaun guztien izenak ez ditugu ezagutzen baina bai batzurenak, euren aztarnak guganaino heldu dira eta.

Haien ekimenez Krac-a aldatu, handitu eta hobetu egin zen.

Jerusalengo San Juanen Ordeneko Maisu Nagusi ere izan zen bitan Krac-eko jauna.

Maisu Nagusiaren etxea Gazteluko Maisu berriak bizileku ederragoa eta erosoagoa nahi du.

Elizatxotik hurbil dagoen areto bat egoki erazi du.

Harresian leihoak egiteko agindua eman du argia sar dadin eta inguruak ikusi ahal izateko: bidea, herriska, mendiak eta hurrengo gaztelua.

Eguraldi ona denean Bocquée-ko ordokian karabilka doan bidea ere ikusiko du.

Gazteluko jaunak ez du apaingehiegikeriarik, luxorik atsegin.

Bere etxean ez da zintzilikari astunik hormetan, ezta altzari garestirik ere.

Monastegietako abadeak bezala bizi da eta gogoan du hemengo bere eginkizuna gudakoa bezain erlijiokoa dela.

Ordeneko kapusai handia jantzita, betebehar astunak ahaztu eta atsedenalditxo bat hartzen du lanak ikustatzeko.

Bizantzioko tankera Gela izango den tegia sokaz lotutako zutabez beterik dago.

Aldamioetan langile batzu lanean.

Horma apaintzeko iztukuan margotzen ari dira.

Lan luzea da hori egitea.

Lehendabizi, mortero mehe-mehezko entokaldiak egin behar zaizkio horma zakarrari.

Bostgarren entokaldia koipezko gai batekin nahastua izaten da.

Orduan horma dizdiratsu, barnizatua bezala geratzen da.

Margolaria hasiko da lanean orain.

Grezian bere maixuengandik ikasitako sistimez baliatuko da.